ZUBIA-SANTILLANA aretoa




Euskal Autonomia Erkidegoan hizkuntzak PiktoIdazketarekin modu integratuan lantzen dituzten ikastetxe publikoen esperientziaz arituko gara. Ikusiko dugu, batetik, plataformak nola laguntzen duen hizkuntza batetik bestera berdin duten guztia transferitzen eta desberdin dituzten kontuei buruz hausnartzen; eta bestetik, irakasleek nola programatu dezaketen, aldi berean eta irakaskuntza-ikaskuntza estrategia berekin, hizkuntza bat baino gehiago..


Haur eta Lehen Hezkuntzan gaitasun logiko-matematikoa ikasteko eta irakasteko plataforma digitala.
Euskadin 100 ikastetxe publikok baino gehiagok aukeratutako irtenbidea zergatik den.
Zer den, nola funtzionatzen duen, nola inplementatzen den; eta gaitasun matematikoari ez ezik, gaitasun digital eta linguistikoari ere nola laguntzen dion.


ERIMA aretoa




Ikas-irakaskuntzako ingurune digitalak, aniztasunari erantzuteko edota konpetentzien ebaluaziorako eskaintzen dituen aukerak aurkeztuko dira, besteak beste. Diseinu osoaren oinarrian Eki DBH proiektua dago. Ikaselkar hezkuntza argitaletxearen gainontzeko proposamenetan bezala, euskaran ardazturiko eleaniztasuna eta euskal kultur transmisioa zeharkakoak dira arlo guztietan.




Nola murriztu desparekotasunak eta nola egin aurre aniztasunaren trataerari aldaketa digitalaren garaian.
Gure Proiektu digital berria azaltzea: EDU-DYNAMIC, ikasleentzat ikasteko bidea eta irakaslearentzat eguneroko lana errazteko tresna. Proiektu moldakorra, trazagarria, konpetentzietan oinarritua, diziplinartekoa, inklusiboa eta metodologia aktiboak erabiltzen dituena
Tailerrak




PiktoIdazketaren plataforma digitalak eskaintzen dizkigun baliabide eta jarduerak oinarritzat hartuta, irudia landuko dugu, mintzamena, entzute aktiboa, irakurmena eta testu-ekoizpena sustatzeko tresna gisa.
ZUBIA-SANTILLANA aretoa


Ikus-entzunezko eduki pedagogiko libreak sortuko dituen plataforma berria da Ikusgela. Animazio digitaleko teknikak edota Youtubeko formatuetan ohikoak diren moldeak jarriko dira azalpen didaktikoen zerbitzura. Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak, Hiru Damatxok eta Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak bultzatuta.




ERIMA aretoa



Ponentziak bi helburu ditu. Lehenik eta behin, ikasteko espazioak diseinatzeko beharra oinarritzea, ikaskuntza-prozesuei buruzko aurrerapen zientifikoetatik abiatuta, dimentsio pedagogikoa, ingurumenekoa eta digitala kontuan hartuta. Bigarrenik, hezkuntza-komunitatearen partaidetza-prozesuen bidez ikasteko espazioen diseinuari buruzko erabakiak hartzearen garrantzia erakutsiko da.




Teknologia gure orainaldian presente dago, eta are presenteago egongo da etorkizunean. Gizarte garatuetako eta jasangarrietako eragile aktibo izateko (eta ez subjektu pasibo hutsak) gure ikasleak prestatzea da hezitzaile gisa gure gain hartu behar dugun konpromisoa. STEAM proiektuak behar bezala lantzea izango da helburu hori lortu ahal izateko gakoa.
Tailerrak


Ikasleek ikasturtean zehar behar duten eskola materiala eskolako web orrian duten esteka bat erabiliz erosteko aukera dute. Materiala empresa eta eskolaren artean adosturakoa da, denentzat egokia izango dena eta prezio konpetitibo batean, ikasleen arteko maila arrakala sahiestuz. Material desberdinen artean Euskal Eskola Publikoa indartzen duen Eskola marka eskeintzen da.


Belaunaldi berrietan bizi dugun iraultzaren ondorioz hezkuntza eredua berreraikitzeko aukera dugu. Japongo koindara batek dioen bezala siluro erraldoi batek sortutako lurrikarak eraldaketa batera eraman zituen, honek izan zituen abantailekin. Hezkuntza sistema eraldatzeko prest?

