23 Martxoa
2022
asteazkena 10:20-11:05

ZUBIA – SANTILLANA SANOMA. Curriculum material berria

Ikaslea helburu

ZUBIA-SANTILLANA aretoa

Ane Barrengoa, JosebaSantxo eta Jose Manuel Cerezo

Zubia-Santillana-Sanomakook aspaldi ohartu ginen digitaltasuna baliabide aparta dugula kalitatezko hezkuntza ikasle guztiei era iraunkorren emateko.

Ikaslea helburu dugula, gure esperientzia luzea eta etengabeko ikerkuntza hezkuntza komunitatearen zerbitzura jartzera gatoz, berriz ere, denon artean eskola, gizarte eta mundu hobea lortzeko asmoz.

Irakaskuntzan ikaslea dugu helburu, eta pertsona erdigune. Hiruki batek irudikatuko luke ondoen ideia hori: ikaslea – irakaslea – familia. Izan ere, ikaslearen esparru naturalak eskola eta etxea dira. Eta bi gune horietan batera eta egoki eragin ezik, nekez lortuko dira ikasleak behar bezala eskolatzeko helburu guztiak. Bestetik, baliabide digitalak berebiziko tresnak ditugu, ikasleen artean lortu nahi ditugun aniztasuna eta iraunkortasuna erdiesteko.

Horretaz aspaldi ohartu ginen Zubia-Santillana-Sanomakook, eta horregatik egin genuen bat, hasiera-hasieratik, HEIZEren erronka digitalarekin. Orain arteko edizio guztietan hartu izan dugu esku, alorrean dugun esperientzia partekatuz, eta gure baliabiderik onenak hezkuntza komunitateari eskainiz, bai baitakigu horixe dela bide bakarra hezkuntza bikaintasuna maila guztietan lortzeko. 

Bihar-etziko herritarrak hezi eta jantzi nahi ditugu, mundu hobea lortzeko moduan egon daitezen/gaitezen. Aitzakiarik gabe, ikaslearen alde!