24 Martxoa
2022
osteguna 13:20-14:05

LIZARDI BHI. Praktika onak

Oinarrizko zehar konpetentzietan aurrera

ZUBIA-SANTILLANA aretoa

Jaione Urreizti Arrizabalaga eta Arantza Zubillaga Lopetegi

Informazioaren eta komunikazioaren teknologian bizi garen gizartearekin bat datorren ikuspegi metodologiko eraginkor baten bidez, ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia, hitzezko komunikaziorako konpetentzia, Elkarbizitzarako konpetentziaren eta Ekimenerako eta espiritu ekintzailerako konpetentzia trataera integralean sustatu, sendotu eta indartu ditugu; beti ere ikaste-irakaste prozesuaren mesedetan.

Sekuentzia didaktikoen markoa, gure gizarte multimedian dugun komunikazio modu berri eta indartsua erabili dugu; rol-jolasa ( start-up), hain zuzen. Bere baitan Flipped classroom metodologia izango da ikasleen gidaria-laguntzailea eta testuingurua classcraft. Bertan, baliabide didaktiko eragile anitzak dituzte; estrategiak eta joko didaktikoak barne. Beti ere gaitasunetan heztearen, alde.

Hezkuntza-erronkak kontuan hartuta, paradigma aldaketan eragina du, curriculum arloetan egiten den jardun didaktikoetan Oinarrizko Zehar Konpetentziak landu, sustatu, indartu eta ebaluatu beharrean; proiektua izango da agintaria eta ikasgaiak aurrera eramateko uneak. Horrela, lan-kooperatiboan, motibatuta eta dibertituz jasotzen diren eagutzak ez daude irakasgaiei lotuta eta transferigarritasuna ahalbidetuko da. Hori horrela izanik, zehar konpetentziak modu eraginkorrean jabetzeko, elkar elikatzeko, jarduera integratuez osatutako baliabidea eragile-didaktikoa sortu dugu. Ikaslea da, ikasle taldea, erdigunea, partehartze osatua nahitaezkoa dena.