ERIMA aretoa
Endika Tena, Leire Suarez, Iñigo Tolosa y Raul Garcia.
Zu bezalako irakasleekin batera lan eginda sortu den proiektu bat da HEGAN:
- Oinarri metodologiko eta pedagogiko sendoak ditu, ikasleak gaitasunetan oinarritutako ikaskuntza egin dezan.
- Besteetatik desberdina, malgua eta modularra da, eta zenbait ikaskuntza-ibilbide eskaintzen dizkizu
- Irakasleen eta ikasleen belaunaldi aktibo batentzat diseinatu da, eta zaintza eta herritartasun globala sustatzen ditu.
- Autonomia pedagogikoa emateko pentsatutako proiektua da, modularra eta malgua, ikaskuntza pertsonalizatzeko eta zeure ibilbideak sortzeko aukera emango dizuna.
- Curriculum berria ezartzen laguntzeaz gain, ikasturtearen hasieratik segurtasuna emango dizun proiektua.
- Gizartea aldatzeko beharrari erantzuna emateko proiektua da.
- Kalitatezko eta bidezko hezkuntza bermatzeko proiektu bat, zure ikasle guztiei ikasteko aukera berberak emango dizkiena.
Proiektuaren ardatzak:
- Zaintzen ikastea: Herritartasun globala, ongizate sozioemozionala, zaintzaren etika, herritartasuna
- Ikaskuntza pertsonalizatua: Modularra, malgua, pertsonalizazio-tresnak eta ikaskuntza-ibilbideak dituena, editatzen erraza
- Gaitasunetan oinarritutako ikaskuntza: Ikaskuntza-egoerak, erronka, feedbacka, errubrikak, ikaskuntza-ebidentziak, gaitasunetan oinarritutako ebaluazioa
- Ikaskuntza irisgarria: Aniztasunaren trataera, IDU (Ikaskuntzaren Diseinu Unibertsala), egiturak, laguntza-baliabideak, eskuz erabiltzeko materiala
- Ikaskuntza digitala: Espazio digital berria, ongizate digitala, gaitasun digitalak
Hegan proiektua elkarrekin aldaketa txiki handiak egiten hasteko gonbidapen bat da.