Eskola Digitala 6. topaketak egingo dira azaroaren 25ean eta 26an

Pandemiak hezkuntza sistemari eta ikaskuntza prozesuei eragindako lurrikaratik haratago, eskola-komunitateek, hezkuntzaren hobekuntzan inplikatutako eragile guztiekin batera, ​etorkizuneko eskola irudikatu nahi dugu 6. jardunaldi hauetan, XXI. mendeko erronkei aurre egiteko ikasleek behar dituzten gaitasunak garatzen lagunduko diena.

Helburu horrekin, ardatz kontzeptual hauetan oinarrituko jardunaldiak prestatu ditugu:

 

INKLUSIO DIGITALA

Ekitatea eta inklusioa lortzeko estrategiak​​ eta aukerak ​jorratu nahi ditugu jardunaldietan.

Alde batetik, aplikazio eta baliabide teknologiak lagungarriak izan daitezke ikasle bakoitzaren ikaskuntza prozesuak pertsonalizatzeko.

Bestetik, digitalizazioak arrakala gehitzen du eskola sistemen, eskolen eta ikasle banakoen artean. Arrakala sortzen da, baita ere, teknologia modu pasiboan (edukien kontsumorako) eta modu kreatibo eta aktiboan erabiltzen duten ikasleen artean. Horiek ekiditeko, irakasleek alfabetizazio digitala eskuratu behar dute. Zentzu horretan,  Topaketak ​esperientziak partekatzeko abiapuntu ona dira.

Eskola Digitalean “inklusio digitalaren” horizontearekin lan egiten dugu, ​eta mundu digitala ikasle guztientzat eskuragarri egiten saiatzen gara, jatorri sozioekonomikoa edozein dela ere. Alde horretatik, arreta berezia jarri behar dugu eten digitalik edo hezkuntzakorik sortzen ez duten proposamenak eta esperientziak eskaintzean.

Horregatik, gure proiektuan ikastetxeen arteko desberdintasunak murrizteko lan egiten dugu, ​hezkuntza-baliabide irekien ​sorrera eta eredu teknologiko jasangarrien garapena sustatuz.

VI. Topaketetan ditugun laguntzaileek (zentroak, adituak, enpresak …) argi dute beren ​proposamenak eta produktuak inklusiboak izan behar direla.

 

ZER IKASI DUGU KONFINAMENDUAN?

Konfinamenduan egindako ​urrutiko ikaskuntzaren esperientziak erakutsi dizkigun ahuleziak identifikatu nahi ditugu, gure hezkuntza sistemaren ahuleziak ​​hezkuntza politiketan bilakatzeko.

Berrikuntza teknologikoak eta metodologikoak ​nola aplikatu diren eta aplikatu daitezkeen ​urrutiko irakaskuntzan edo modalitate mistoan aztertu behar dugu, ikas-prozesu inklusiboak sustatzeko.

Horretaz gain, eduki hauek landu nahi ditugu:

  • Irakasleen konpetentzia digitala​ eta irakasleen ​
  • Curriculum-ak ​behar dituen egokitzapenak aro digitalerako.
  • Kreatibitatea eta pentsamendu kritikoa.
  • Hezkuntza-politiken kritika eraikitzailea teknologizazioaren​ eta inklusio digitalaren esparruan.
  • Kalitatezko hezkuntza baterako hezkuntza-denborak.

 

​​IKASTETXEAK, TOKI SEGURUAK

Teknologien erabilera masiboak erabiltzaileoi eragiten dizkiguten hainbat arriskuren areagotzea dakar. Hori dela eta, Eskola Digitalaren helburuetako bat da ​hezkuntza-komunitatea egoera horretaz sentsibilizatzea​, eta ikasleek banaka edo talde gisa duten erabilerari heltzean ​segurtasuna eta pribatutasuna hobeto bermatuko duten jardunbide egokiak bultzatzea.

Ildo horretan, Eskola Digitalaren 6. edizioak aukera interesgarria eskaintzen digu ​ziberbullyng bezalako gaietako ikerketetara hurbiltzeko, bai eta gure ezagutza teknikoa hobetzeko ere, baliabide digitalak erabiltzerakoan babestuago egoteko.

Azkenik, osasun esparrua, hezkuntza, zientzia eta teknologia elkartzen diren erpinean beste hausnarketa bat sortzen da: kultura zientifikoak ​eta ​pentsamendu kritikoak duten ​garrantzia erronkak ulertzeko, albiste faltsuen aurrean babesteko eta erabaki pertsonal eta kolektibo egokiak hartzeko.

 

EUSKARA INGURUNE DIGITALEAN

Oso beharrezkoa da euskarazko materialak sortzen jarraitzea, hizkuntza normalizatzeko helburuari laguntzeko.

Gaur egungo baliabide teknologikoak sortzen ari diren eraldaketa sozialak erronka bat dira ​plataforma eta komunikazio-prozesu masibo horietan euskararen presentzia bermatzeko​. Ildo horretan, oso ​beharrezkotzat jotzen dugu euskara mundu digitalean garatzeko egiten ari den lan instituzionala eta enpresariala ezagutzea.

Topaketak une egokia izango dira arlo honetan zer ekintza eta zerbitzu garatzen ari diren jakiteko. Ildo horretan, ​programazioan sartuko dira 2017-2020 aldirako Euskararen Agenda Estrategikoa eta euskarazko aplikazio eta baliabide digitalen garapena.

 

IKERKETA, HOBEKUNTZAREN PALANKA GISA

Eskola Digitala duela urte batzuetatik ari da ​ebidentzietan oinarritutako ikaskuntza kontzeptua lantzen eta bultzatzen. Aldi berean, gure helburua da zientzia-teknologiari buruzko sentsibilizazioa eta ezagutzaren arlo horretan generoaren inklusioa bultzatzea.

Ardatz kontzeptual horiek eduki eta proposamen multzo interesgarri eta iradokitzaile bat eskainiko digute, gure hezkuntza-prestakuntza eta prestakuntza digitala hobetzen eta hausnarketa sortzen eta esperientziak partekatzen lagunduko digutenak.

 Jardunaldietara bertaratzen denak hitzaldiez, zentroko esperientziez, gogoeta partekatuez eta tailer praktikoez gozatu ahal izango du, bere interesa piztuko dutenak eta bere hobekuntza profesionalean lagunduko dutenak.

 

ANIMATU! PARTE HARTU ETA EMAN IZENA!

Agur bero bat